XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orregatik zuen Gotzaiak, apaiz asko ezagutzen ditu, (zenbaitan konpreni-gabeak ba-dira ere), ebanjelioak agindutako eran bizi diranak, eta geroari poza ta esperantzarekin begiratzen dio; ta uste-osoan dago, Eliz-barrutiko Presbiterioa geiago eratzen danean, onek bokazio-alorrean bere eragitea egingo duala, eragozpenen debekua ta indarra menderatuaz.

Seminarioko eguna dala ta, Gotzai ta Apaizok, katoliku diran guzieri dei egiten diegu, itz auek gogoratuaz: Kristau-komunidade osoaren egitekoa da bokazioak ugaritu ta indartzea. Ta laguntza ori erabat kristauki bizituaz lortu bearra du geienbat.

Ta batez ere Konzilioak ardura bereziarekin aitatzen dituan aieri itzegiten diegu: leen-seminario diran familieri, maisu ta irakasleeri, umetxo ta gazteekin zer-ikusia duten katoliku erakunde aieri.

Orrela, Jaunak bere artaldearekiko duan ardura ikusirik, eta Elizaren bearrak kontuan edukirik, Jaunaren deiari biotz zabalez erantzuteko prest egon ditezen.

Azkenik, gure gazteen aitamen bat egin dezagun.

Bearrezkoa da gazteek au ikusi dezaten: apaizgintza berek aukeratu dezaketen bizi-bide bat dala, alegia.

Gaztedia biotz zabalekoa da.

Ta Kristok, leen, orain eta beti, erakartasun aundia du gazteentzat.

Gure gazteen begien aurrean, naiz gure etsipen sakonarekin, naiz gure itzarekin eta batez ere gure bizitzarekin Jesukristoren irudia ezartzen ba-diegu, egon ziur Jaunaren jarraitzaille gogotsuak etorriko zaizkigula.

Kristori buruz gogoetak egiten lagun dezaiegun.

Jauna beti orrela azaltzen zaigu: egiati, biotz zabal, apal, azpikeri-gabea, errukior ta onbera, kupibera, Egiaren eredu, zuzentasun-zale, Aitari eten-gabeko serbitzuan, eta senide diran gizoneri eten-gabe on egiñaz.

Birtute auek, eta berdin Jesukristoren nortasun miragarriaren beste milla doaiek, gure gazteetako, askok, ezarian ta indartsu, erakarriko dituzte apaiz egitera.

Gure arteko gazteek, naiz ikasle, naiz langille edo nekazari dirala, idealtasun au ezagutuko ba-lukete, ez genduke egiaz bokazio eskasiarik izango, eta, zeiñek daki, Elizak gu baiño obeago diran apaizak izango lituzke.

Zuen begirune ta arrera onarekin, zuen otoitz eta limosnekin lagundu zuen Gotzaiari, gure Seminarioak aurrera egin dezan.

Jaunaren saria ta bedeinkapena izan ditzazutela.

Donostian, 1971, Azaroak 18.

JAZINTO, Donostiako Gotzaia.